21 positibo atzeman dituzte Durangaldean, euretatik 9 Zornotzan

Anboto 2020ko abe. 3a, 12:42

21 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean: bederatzi Zornotzan, launa Durangon eta Elorrion, hiru Abadiñon eta bat Zaldibarren.

EAEn, 9.656 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 632  positiboak izan ziren: 296 Bizkaian, 94 Araban eta 241 Gipuzkoan. Positibo bat EAEtik kanpo bizi den pertsona batena izan da. 

Ospitaleetan, berriz, 32 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 127 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!