27 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, horietatik 9 Zornotzan

Maialen Zuazubiskar 2020ko abe. 2a, 12:36

27 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 9 Zornotzan, seina Durangon eta Elorrion, 5 Abadiñon eta 1 Berrizen. 

EAEn, 8938 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren asteburuan, eta horietatik 564 positiboak izan ziren: 257 Bizkaian, 101 Araban eta 195 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 11, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 41 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 129 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!