29 kutsatu detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 14 Durangon

Anboto 2020ko abe. 1a, 12:35

29 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 14 Durangon, 4 Zornotzan, 3 Iurretan, bina Abadiñon, Berrizen eta Elorrion eta bana Atxondon eta Mañarian. 

EAEn, 8693 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren asteburuan, eta horietatik 486 positiboak izan ziren: 222 Bizkaian, 71 Araban eta 186 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 7, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 42 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 131 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!