13 kutsatu detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko aza. 27a, 12:36

13 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 7 Durangon, bina Abadiñon eta Elorrion eta bana Zornotzan eta Iurretan. 

Atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 11.233 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin zituzten eta horietatik 624 positiboak izan ziren: 85 Araban, 224  Bizkaian, 307 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. 

Ospitaleetan, berriz, 63 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 132 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!