#0km

Dendak Baik 20 eta 1.000 eurora arteko sariak ipini ditu erosketak Durangoko dendetan egiten dituztenen eskura

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 26a, 15:15

Dendak Baik 'Eskerrik asko, Durango!' izeneko kanpaina berria hasi du. Erosketak Durangoko dendetan egiten dituzten herritarrak sarituko ditu 20tik 1.000 eurora bitartean doazen sariekin. 

Guztira, 5.000 euro emango dituzte saritan. 1.000 euroko sari bat, 500 euroko bi sari, 100 euroko hamar, eta 20 euroko beste ehun. Horri gehitu behar zaizkie dendek emango dituzten bestelako sari batzuk. Saria eskuratu ahal izateko modua zein den azaldu du Dendak Baik. Elkartearen parte diren dendetan poto bana ipiniko du, eta erosleek papertxo bat atera beharko dute bertatik. Gerta daiteke papertxoan mezu positibo bat egotea edo sari bat jasotzea. Sariok erosketa-bonu batekin trukatuko dira. 

Landareak ere bai

Papertxoa atera eta saririk ez bada tokatzen, eroslea ez da esku hutsik geratuko. Papertxoek landare-haziak izango dituzte. Eta, horregaz, landareak landatu ahalko dituzte erosleel. "Horrela, bertako merkataritza eta landare bat zaintzearen garrantzia erlazionatu nahi da, biak egunero ureztatu behar baitira", azaldu du Dendak Baik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!