26 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean

Anboto 2020ko aza. 17a, 12:33

26 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 9 Durangon, 7 Zornotzan, 5 Berrizen, bina Abadiñon eta Elorrion eta 1 Otxandion.

EAEn, 10.631 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 941 positiboak izan ziren: 375 Bizkaian, 146 Araban eta 411 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 9, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Intzidentzia tasa
Osasun Sailak markatzen duen intzidentzia tasaren semaforoen ereduan, une honetan eremu gorrian Abadiño eta Zornotza daude. Abadiñoko tasa 519koa da eta Zornotzakoa 648koa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!