Barikutik 86 positibo detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko aza. 16a, 12:55

Barikutik Durangaldean 86 PCR positibo detektatu dituzte. Horietatik 31 Durangon, 21 Zornotzan, 8 Zaldibarren, 7 Abadiñon, 5 Berrizen, launa Mañarian eta Iurretan, 3 Elorrion eta bana Atxondon, Izurtzan eta Mallabian.

Barikutik hona EAEn detektatutako positiboen berri eman du Osasun Sailak. Barikutik Durangaldean 86 positibo atzeman dituzte. Horietatik 31 Durangon, 21 Zornotzan, 8 Zaldibarren, 7 Abadiñon, 5 Berrizen, 4 Iurretan, 4 Mañarian, 3 Elorrion eta bana Atxondon, Izurtzan eta Mallabian.

Azpimarratzekoa da, Osasun Sailak markatzen duen intzidentzia tasaren semaforoen ereduan, Durango zona gorritik laranjara jaitsi dela 489,20ko intzidentzia tasagaz. Orain, Abadiño eta Zornotza dira gune horretan gelditzen diren eskualdeko bi herriak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!