26 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean; horietatik 12 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2020ko aza. 13a, 12:33

Atzo Durangaldean 26 PCR positibo detektatu zituzten. Horietatik 12 Durangon, launa Abadiñon eta Zaldibarren, 2 Otxandion eta bana Berrizen, Elorrion, Iurretan eta Zornotzan. 

EAEn, 17.061 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1420 positiboak izan ziren: 653 Bizkaian, 137 Araban eta 619 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 11, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Intzidentzia tasa
Azken asteotan Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan azken 14 egunetako inzidentziak kontuan hartzen dituzte. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300etik 499ra bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Durangok, Zornotzak eta Abadiñok eremu gorrian jarraitzen dute. Durangoko inzidentzia tasa 591koa da; Zornotzakoa 784koa eta Abadiñokoa 558koa. Elorrio, berriz, pandemiaren eremu laranjan dago, 376koa da tasa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!