34 kutsatu berri detektatu dituzte Durangaldean; horietatik 12 Durangon

Anboto 2020ko aza. 12a, 12:30

Atzo 34 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean. Horietatik 12 Durangon, 7 Zornotzan, 5 Elorrion, 4 Iurretan, bina Abadiñon eta Zaldibarren eta bana Berrizen eta Mallabian. 

EAEn,16.338 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1.409 positiboak izan ziren:  663 Bizkaian,  126 Araban eta 601 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 19 , EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Intzidentzia tasa
Azken asteotan Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan azken 14 egunetako inzidentziak kontuan hartzen dituzte. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300etik 499ra bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Durangok, Zornotzak eta Abadiñok eremu gorrian jarraitzen dute. Durangoko inzidentzia tasa 621koa da; Zornotzakoa 889koa eta Abadiñokoa 558koa. Elorrio, berriz, pandemiaren eremu laranjan dago, 389koa da tasa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!