42 positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko aza. 11a, 12:33

Atzo 42 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean. Horietatik 11 Zornotzan detektatu zituzten, 9 Durangon, 7 Abadiñon, 6 Zaldibarren, 5 Berrizen eta bana Atxondon, Elorrion, Izurtzan eta Mañarian.

EAEn,17.890 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1.401 positiboak izan ziren:  679 Bizkaian,  142 Araban eta 569 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 14 , EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Intzidentzia tasa
Azken asteotan Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan azken 14 egunetako inzidentziak kontuan hartzen dituzte. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300etik 499ra bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Durangok, Zornotzak eta Abadiñok eremu gorrian jarraitzen dute. Durangoko inzidentzia tasa 648koa da; Zornotzakoa 1014koa eta Abadiñokoa 636koa. Elorrio, berriz, pandemiaren eremu laranjan dago, 349koa da tasa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!