38 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 8 Zaldibarren

Anboto 2020ko aza. 10a, 12:34

38 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean: Horietatik bederatzina Zornotzan eta Durangon, 8 Zaldibarren, 4 Iurretan, bina Abadiñon, Berrizen eta Mañarian eta bana Elorrion eta Otxandion. 

EAEn, 14.039 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1310 positiboak izan ziren: 631  Bizkaian, 110 Araban eta 552 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 17, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Intzidentzia tasa
Azken asteotan Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan azken 14 egunetako inzidentziak kontuan hartzen dituzte. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300etik 499ra bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Durangok, Zornotzak eta Abadiñok eremu gorrian jarraitzen dute. Durangoko inzidentzia tasa 718koa da; Zornotzakoa 1051 koa eta Abadiñokoa 675koa. Elorrio eremu gorritik naranjara igaro zen eta eremu horretan jarraitzen du 349ko inzidentziarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!