Barikutik domekara, 89 positibo detektatu dituzte Durangaldean, euretako 29 Zornotzan eta 25 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2020ko aza. 9a, 12:34

Honako hauek hiru egunetako positiboak herrika: Zornotzan 29, Durangon 25, zortzina Abadiñon eta Zaldibarren, 5 Berrizen, launa Elorrion, Iurretan eta Otxandion eta bi Mallabian. 

EAEn, 36.679 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren barikutik domekara, eta horietatik 3868 positiboak izan ziren: 1864  Bizkaian, 333 Araban eta 1644 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 36, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Intzidentzia tasa
Azken asteotan Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik gorako herrietan azken 14 egunetako inzidentziak kontuan hartzen dituzte. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300etik 499ra bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Durangok, Zornotzak eta Abadiñok eremu gorrian jarraitzen dute. Durangoko inzidentzia tasa 811koa da; Zornotzakoa 1072koa eta Abadiñokoa 727koa. Elorrio eremu gorritik naranjara igaro zen eta eremu horretan jarraitzen du 416ko inzidentziarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!