Pilotariek eta EPEL enpresen ligak akordioa lortu dute

Anboto 2020ko urr. 27a, 17:03

Akordioa lortu dute Baikok eta Aspek osatzen duten EPEL enpresen ligak eta hamabost pilotari grebalariek. Euren artean zegoen Ibai Zabala berriztarra. Ondorioz, greba bertan behera utziko dute. 

Akordio horrek langile kolektiboaren hasierako aldarrikapen "nagusiak" jasotzen dituela jakinarazi du ELA sindikatuak ohar batean. Akordioak "sektore" guztietan izango du eragina eta, beraz, Ligaren parte diren enpresa bietan izango da aplikagarria.

Honako hauek dira akordioak jasotzen dituen eduki nabarmenenak:

- Josu Eskiroz, Jon Mariezkurrena, Unai Laso eta Victor Esteban-en kontratuak berriztatzeko proposamena, bakoitza epe ezberdin batean.

- Urteroko gutxieneko soldata 25.000 eurotan finkatzea, beti ere jaialdiak antolatzen diren hiru autonomia erkidegoetan aforoak gutxienez %80ra igotzen direnean berriz ere.

- Plus Estelarra, halako partidetan parte hartzen duten pelotarientzat.

- EAEtik eta Nafarroatik kanpora egindako joan-etorriengatiko dietak ordaintzea.

- Adostutako barne-araubidea ezartzea.

- Entrenamenduei buruzko arauak aldatzea. Pilotariek aukeratu ahal izango dute enpresak zuzendutako entrenamenduetara joan edo euren kontura entrenatu.

- Soldata baxuenak dituzten pilotariei esklusibitate klausulak malgutzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!