Elorrioko eta Abadiñoko Udalek hainbat neurri hartu dituzte egoera epidemiologikoak okerrera egin ez dezan

Anboto 2020ko urr. 23a, 21:00

Elorriok eta Abadiñok intzidentsia-tasa altua dute. Horregaitik gaur bozeramaileen batzarrak egin dituzte eta hainbat neurri zehaztu dituzte.

Elorrion ezarritako neurriak
- Herritarrek informazio zuzena izan dezaten, Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurriekin udal bandoa zabaldu da.
- Herriko tabernariekin bildu dira neurri berriak helarazteko eta beraien egoera entzuteko.
- Kirol eta kultur elkarteei ezinbestekoak diren ekintzak baino burutzeko eskaria egingo zaie. Kiroldegia, gimnasio eta igerilekua dagozkien aforoekin zabalik egongo dira, baina ikastaroak bertan behera geratzen dira gaurtik hasita.
- Kultur arlorrean, bihar ospatuko zen “Errebonbillo” Margo Lehiaktea bertan behera geratu da eta baita Udazkeneko Kultur Zoparen barnean dagoen “Festamentua” ikuskizuna.
- Iturri Kultur Etxea eta Udal liburutegia aforoarekin zabalik egongo dira.
- Udalak eskeini behar zituen ikastaroak online burutuko dira edo atzeratu..
- Gozagunea itxi egingo da, baina nerabeentzat bestelako eskeintza telematikoak, hau da, ez presentzialak aztertzen hasi da udala.
- Merkatariekin, EME elkartearekin bilera bat egingo dute datorren astean.
- 80 urtetik gorako pertsonei telefono deiak egingo zaizkie nola dauden jakiteko eta beharrik baduten. Zaintza sarearekin ere bilduko dira.
- Astelehenetik aurrera, herriko gune desberdinetan desinfekzio eta garbiketa lanak areagotuko dira.

Abadiñon ezarritako neurriak
- Udal jarduera guztiak bertan behera gelditzen dira.
- Frontoia, erabilera anitzeko guneak eta merenderoak itxi egingo dira. 
- Kultur ekitaldiak eta udal ikastaroak ere bertan behera gelditzen dira. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!