[BIDEOA] Ezin bagara bakarrik emantzipatu, emantzipatu gaitezen elkarrekin

Ekaiz Herrera 2020ko urr. 16a, 09:15

Durangaldeko gazteek zailtasuna dute gurasoen habiatik irteteko. Emantzipazioaren arazoa aspalditik dator eta ez dirudi akabera argirik duenik. ANBOTOk Durangoko eta Elorrioko lau pisukideren etxeak bisitatu ditu. Lau lagunek etxebizitza partekatuan topatu dute emantzipaziorako irtenbidea.

Esther Morenok eta Ainhoa Iraolak etxebizitza partekatzen dute Elorrion. Unai Uribek eta Peru Bilbaok, Durangon. Eta laurak datoz bat puntu batean: gurasoen etxetik irteteko zailtasunak lotura zuzena du lan kontratu ezegonkorrekin eta prekaritateagaz.

Arazo horren aurean, etxebizitza partekatuan topatu dute emantzipaziorako bidea. Zenbait pisukideren artean etxea alokatzeak bizimodu aberasgarria dakarrela diote. Umorez hartu dituzte gazteei eta pisukide bizimoduari buruz esan ohi diren topikoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!