Iurretako eta Durangoko pentsiodunek manifestazioa egingo dute astelehenean

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 1a, 11:42

Manifestariek 12:00etan irtengo dute, Iurretakoek Askondotik eta Durangokoek udal plazatik. Madalenan batu eta talde biak Ezkurdi plazara joango dira gero

Durangoko eta Iurretako pentsiodunek manifestazioa egingo dute Nagusien Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuta. Nazioarteko Eguna gaur da, urriaren 1a. Baina urriaren 5ean egingo dute manifestazioa. "Egoitzetan edo etxean mendekotasuna duten adineko pertsonen alde" egingo dute, "pertsona guztien osasunaren eta bizitzaren alde". Era berean, lan-erreformak indargabetzea, gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea eta pentsio publikoak eskatuko dituzte. Manifestazioek Iurretako Askondotik eta Durangoko udal plazatik irtengo dute, 12:00etan. Zutabe biak Madalenan batuko dira eta Ezkurdira joango dira gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!