[BIDEOA] "Protesten hirugarren urtea" hasita, Iurretako eta Durangoko pentsiodunek manifestazioa egin dute

Ekaitz Herrera 2020ko urt. 13a, 14:51

Espainiar estatuko gobernua osatu berritan eta greba orokor baten atarian. Iurretako eta Durangoko pentsiodunek indarrak batu dituzte haien aldarriekin segitzeko. PSOEren eta Unidas Podemos alderdien akordioak jasotzen duena aplikatzen hasi dadila eskatu dute. 

Manifestazio bateratua egin dute gaur Iurretako eta Durangoko pentsiodunek. Askondotik irten eta Durangora mugitu dira iurretako pentsiodunak. Durangokoek ere manifestazioa egin dute herrian zehar eta bi zutabeek bat egin dute Madalenan.

Urtarrilaren 30eko greba orokorragaz bat egin eta bertan parte hartzeko deia egin dute. Halaber, sustengua agertu diete Lapurdiko, Zuberoako eta Nafarroa Behereko herritarrei,  eta Frantziako estatuko pentsioen erreformari aurre egiten dieten herritarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!