Durangon eta Zaldibarren abiatuko dute Udazkeneko Mendi Tourra

Joseba Derteano 2020ko ira. 23a, 08:00
'Harria Herria' filmeko irudi bat. (Argazkia; Facebook: Mendi Film Festival)

Ostegun honetan Durangon eta hurrengo bietan Zaldibarren, Mendifilm jaialdian saritutako hainbat lan eskainiko dituzte.

Irailaren 24an, 19:00etan, Durangoko San Agustin Kulturgunean , Kirolene Kirol Irakaskuntzen ikastetxe publikoaren eta Durangoko Udalaren babesarekin eskainiko dira hiru pelikula saio bakarrean: Harria Herria lan euskalduna, eta 2019ko Mendifilm jaialdian sarituak izan ziren Climbing Blind eta Home.

Sarrera 2 eurotan eskuratu daiteke. Aurresalmenta Durangoko Museoan ari dira burutzen, eta saio egunean bertan 18:00etan zabalduko dute San Agustin Kulturguneko txarteldegia.

Zaldibarren bi emanaldi izango dira: urriaren 1eko eta urriaren 8ko eguenetan, 18:30ean, liburutegi zaharrean. Sarrera doakoa da. Urriaren 1ean,  Nebula (2019ko Mendifilm jaialdiko film labur onena) eta The Undamaged lanak eskainiko dituzte eta, urriaren 8an, Harria Herria, Allein (Alone) eta Home (2019ko Mendifilm jaialdiko abentura film onena). Ekimena udalak babestuta dago.

Zaldibarko emanaldiak udaberrian egitekoak ziren, baina atzeratu egin behar izan zituzten COVID 19-aren eraginez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!