PCR bidezko positibo kasu bi identifikatu zituzten atzo Durangaldean

Anboto 2020ko abu. 14a, 12:55

Durangon eta Otxandion kasu bana atzeman zituzten.

EAEn 6.617 PCR proba egin zituen  atzo Osasun Sailak. Guztira 510 positibo izan ziren. 292 kasu identifikatu zituzten Bizkaian, 92 Gipuzkoan eta 112 Araban. 

COVIDa-ren eraginez 38 pertsona ospitaleratu zituzten. Atzoko datuen arabera 13 lagunek ZIU-n (zainketa intentsiboetako unitatean) jarraitzen dute.

Birusaren biderkatze indizea 1.25 balioan dago, atzokoa baino txikiagoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!