Lau positibo berri atzeman zituzten atzo Durangaldean

Anboto 2020ko abu. 13a, 12:44

Otxandion kasu bi identifikatu zituzten, eta Durangon eta Zornotzan, bana.

EAEn 6.618 PCR proba egin zituen  atzo Osasun Sailak. Guztira 569 positibo izan ziren. 402 kasu identifikatu zituzten Bizkaian, 72 Gipuzkoan eta 75 Araban. 

COVIDa-ren eraginez 26 pertsona ospitaleratu zituzten. Atzoko datuen arabera 9 lagunek ZIU-n (zainketa intentsiboetako unitatean) jarraitzen dute.

Birusaren biderkatze indizea 1.31 balioan dago, azken hiru egunetan egon den antzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!