Bost kasu berri identifikatu zituzten atzo eskualdean

Anboto 2020ko abu. 11a, 12:51

Durangon lau positibo atzeman zituzten eta Iurretan bat.

Durangon seigarren egunez jarraian egon da kasuren bat; atzo beste lau kasuren berri eman zuen Osasun Sailak. 

EAEn 5.274 PCR proba egin zituen  atzo Osasun Sailak. Guztira 265 positibo izan ziren. 180 kasu identifikatu zituzten Bizkaian, 44 Gipuzkoan eta 35 Araban. 

Birusaren biderkatze indizea 1.35 balioan dago, eta atzokoa baino baxuagoa da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!