Barikutik domekara PCR bidezko 12 kasu berri detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko abu. 10a, 12:40

Hiru egun horietan sei kasu atzeman dira Durangon, lau Iurretan eta bi Zornotzan.

Asteburuko datuen berri eman du gaur Osasun Sailak. Hiru egun horietan 12 kasu baieztatu dituzte eskualdean: Durangon sei, euretako lau domekan; Iurretan lau, denak zapatuan, eta Zornotzan bi, zapatuan eta domekan bana.

EAEn 16.913 PCR proba egin ditu Osasun Sailak joan zen barikutik domekara. Hiru egun horietan 1.085 positibo izan dira. 168 kasu identifikatu dituzte Araban, 713 Bizkaian, eta 177 Gipuzkoan. 

Birusaren biderkatze indizea 1.42 balioan dago. 

Galdakaoko ospitalean 1.161 PCR proba egin dituzte orain arte, Galdakaoko Muguru tabernako kasuengatik. Momentuz, 6 positibo atzeman dituzte.

Gasteizen dauden hiru fokoei buruz honako informazioa jakinarazi dute:

- Kokolo de Agurain tabernaren harira 142 PCR proba egin dituzte, hiru positiborekin.

- Kilimanjaro diskotekaren harira 27 PCR proba egin dituzte, positibo batekin.

- Xixilu jatetxearen harira 492 PCR proba egin dituzte, 10 positiborekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!