3 positibo berri atzeman dira Abadiñon, 2 Durangon eta 1 Zornotzan

Ekaitz Herrera 2020ko uzt. 21a, 12:12

Koronabirusagatiko positiboek gora egiten segitzen dute Durangaldean. Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo 6 positibo detektatu ziren PCR test bidez. 

Atzo, 3.682 PCR proba egin zituen Osasun Sailak. Horietatik 90 positibo izan ziren. 5 kasu identifikatu zituzten Araban, 63 Bizkaian, eta 20 Gipuzkoan. Beste bi kasu identifikatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko bi herritarrengan. 

Durangaldearen inguruko biztanle handiko herrietan ere egon dira gorakadak. Eibarren 10 kasu berri izan ziren atzo eta Ermuan 13. Birusaren biderkatzen indizea 2,13 balioan dago. Horrek esan gura du infekzioa duenak 2 kutsatze berri sorrarazi ditzakeela. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!