Durangoko eta Abadiñoko udalekuak bertan behera gelditu dira Osasun Sailak hala eskatuta

Ekaitz Herrera 2020ko uzt. 20a, 09:39

Durangoko eta Abadiñoko Udalek bertan behera utzi dituzte haiek antolaturiko udalekuak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak udalekuak ixteko agindua indarrean sartu ostean. 

Durangoko Udala familiekin ipini da harremanetan. Gozatu bako zerbitzuaren zati proportzionala itzuliko diete familiei. Egoerarekin "atsekabetuta" dagoela dio udalak, familia eta lana bateratzeko zailtasunak direla-eta.   

Durangoko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "bizi dugun egoeraren larritasunari garrantzia
kendu barik", erabakia "datu errealekin" justifikatzera. "Ez dezala esan begiraleak, gazteak izateagatik, arrisku bat izan daitezkeela umeentzat". Bestalde, agintariek markatutako babes neurriak errespetatzera deitu du udalak: "gure esku dago iranageko gertakarietara ez itzultzea". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!