[BIDEOA] Durangoko adinekoen egoitzan eta txaloen artean amaitu da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituriko ekimena

Anboto 2020ko eka. 19a, 19:43

Osasun krisian zehar adinekoen egoitzetan bizi izan den "errealitate gordina" gogoratu dute. Joxe Miel Barandiaran egoitzako langile batzuk atarira irten dira esker ona adierazi eta txaloak itzultzeko.

Sindikatuek eta bestelako eragileek osatutako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak hainbat mobilizazio egin ditu gaur. Aberastasunaren banaketa orekatuago bat, zerbitzu eta politika publikoen defentsa eta bizitzak erdigunera eramateko aldarrikapenak egin dituzte. Euskal Herriko hiriguneetan egingo dira mobilizazio nagusiak, baina eskualdeetan ere izango dute isla, Durangon eta Elorrion, esaterako.

Durangon mosaiko bat osatu dute Ezkurdi plazan eta ondoren manifestazioan irten dira, Joxe Miel Barandiaran adinekoen egoitzara heldu arte. Han azken hileetan antzerako egoitzetan bizi izan den "errealitate gordina" gogoratu dute eta txaloen artean amaitu da ekimena.

Elorrion, berriz, "Kapitalaren kontrako akelarrea" egin dute. 

Ezkurdin egindako mosaikoa:


Elorrion egindako ekimeneko irudiak (@LABDurangaldea)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!