Koronabirusak komunikazio oztopo gehiago ekarri dizkio gorren komunitateari. Maskara eta telefono bidezko protokoloak dira horietako batzuk, baina, badira gehiago. ANBOTOk María Vázquez gor abadiñarra elkarrizketatu du María Sánchez-Guardamino interpretearen laguntzagaz. Euskal gorrak federazioko kide dira biak. Bihar, elkarrizketa osoa kaleratuko dugu hala paperean, nola web orrian.