Positibo berririk bako beste egun bat Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko eka. 18a, 13:08

Atzo 4.377 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasu berriak 10 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 51. EAEn hildakoak 1.602 dira guztira (+1). Azken datuak gauerdikoak dira. Baieztatutako positiboak 467 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 197
  • Zornotza: 154  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 11
  • Atxondo: 
  • Berriz: 7
  • Mallabia: 4
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!