Durangaldean ez da positibo berririk atzeman azken orduetan

Ekaitz Herrera 2020ko eka. 16a, 11:50

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, atzo, ez zen koronabirusagatiko hildakorik izan. PCR proben bidez baieztatutako positiboak 13 izan ziren. 6 Araban, 5 Bizkaian eta 2 Gipuzkoan. Durangaldean ez da kasurik baieztatu azken 24 orduetan.

Atzo 3.949 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasu berriak 13 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 17 izan ziren. EAEn hildakoak 1.596 dira guztira (+0). Azken datuak gauerdikoak dira. Baieztatutako positiboak 467 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 197
  • Zornotza: 154  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 11
  • Atxondo: 
  • Berriz: 7
  • Mallabia: 4
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!