Abadiñoko Errota kultur etxea eta Udal Mediateka goiz eta arratsaldez egongo da zabalik zerbitzua emateko. Gainera, liburutegi bietan dauden ikasgelak ere erabili ahal izango dira, "edukiera zorrotz kontrolatuta". Halaxe azaldu dute udal arduradunek ohar batean.
Erabiltzaileek Eusko Jaurlaritzaren liburutegien katalogoaren bidez eskatu beharko dituzte liburuak, www.euskadi.eus/
Mañariko udal liburutegian, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 18:30era emango dute zerbitzua, eta liburutegira sartu aurretik beharrezkoa izango da maskara jartzea eta eskuak garbitzea. Telefonoz edo Whatsapp bidez (669355549) edo postaz (liburutegi.manaria@bizkaia.org) egin daitezke maileguak. Baita Jaurlaritzaren liburutegien katalagoaren bitartez. Hartara, maileguan hartu gura den liburua prest izango du erabiltzaileak, itxaroten egon gabe eramateko. Banaka joan behar da liburutegira, mendekotasuna duten pertsonak ezik. Era berean, 14 urtetik beherakoei heldu batek lagundu beharko die.
Itxialdia hasi aurretik maileguan hartutako liburuak itzultzeko liburutegiaren sarreran jarritako kaxa batean utziko dira, eta, berriz maileguan hartzeko, 14 eguneko berrogeialdia beteko dutela gogoratu dute Mañariko liburutegiko arduradunek. Liburuak hartzeko boltsa bat eramatea ere gomendatu dute.
Abadiñon, Errota antzokia zabaltzea ere aurreikusi dute
Bestalde, Abadiñoko Udalak aurreikusi du hurrengo asteetan zabaldu ahal izango direla liburutegi bietako irakurketa-eta bilera-gelak,gainerako bulego zerbitzuak eta Errota antzokia, "beti ere alarma-egoeraren deseskalatze-prozesuak ahalbidetzen duen neurrian", gogoratu dutenez.