Positiboak bere horretan mantedu dira azken orduetan

Anboto 2020ko mai. 31a, 13:12

Azken egunetako joerari eutsi dio Durangaldeak. Azken orduetan ez da koronabirus kasu berririk baieztatu. Atzo 2.145 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 5 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 8. EAEn hildakoak 1.541 dira guztira (+5).

Azken datuak gauerdikoak dira. Baieztatutako positiboak 465 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 197
  • Zornotza: 154  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 9
  • Atxondo: 
  • Berriz: 7
  • Mallabia: 4
  • Mañaria: 3
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!