Durangaldean ez da positibo berririk erregistratu

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 26a, 12:39

Atzo 3.661 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 6 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 75. EAEn hildakoak 1.505 dira guztira (+5)

Azken datuak gauerdikoak dira. Baieztatutako positiboak 463 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 197
  • Zornotza: 154  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 9
  • Atxondo: 
  • Berriz: 7
  • Mallabia: 4
  • Mañaria: 3
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!