Positibo bat gehiago Zornotzan; hildakorik ez Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 24a, 12:30

Atzo 2.074 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 9 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 10. EAEn hildakoak 1.494 dira guztira (Azken orduetan ez da inor hil EAEn)

Azken datuak gauerdikoak dira. Baieztatutako positiboak 465 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 197
  • Zornotza: 154 (+1) 
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 9
  • Atxondo:
  • Berriz: 7
  • Mallabia: 4
  • Mañaria: 3
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!