Durangaldean ez da positibo berririk erregistratu azken orduetan

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 22a, 12:36

Atzo 4.780 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 13 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 104. EAEn hildakoak 1.487 dira guztira (+4)

Azken datuak gauerdikoak dira. Baieztatutako positiboak 463 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 197
  • Zornotza: 152 
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 9
  • Atxondo:
  • Berriz: 7
  • Mallabia: 4
  • Mañaria: 3
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!