Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hiru foru aldundiek eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak erabakitakoa argudiatu du Abadiñoko udalak aurtengo udalekuak bertan behera uzteko. "2020ko Udalekuak egiteko baldintzak ez dira betetzen; izan ere, COVID-19ren egungo protokoloak ez dira bateragarriak koronabirusa ez zabaltzeko segurtasun neurriekin", azaldu dutenez.
Iurretako Udako Tailerrak programak 50 plaza eskaintzen zituen, zazpi eta hamalau urte bitarteko haurrentzat. Hala ere, aurten ez egitea erabaki dute, Eudelek COVID-19ren hedapena geldiarazteko egindako gomendioei jarraituz. Halaxe azaldu dute udal arduradunek.