Positibo berri bana baieztatu dira Atxondon eta Durangon

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 19a, 12:42

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, azken orduetan positibo berri bi atzeman dira Durangaldean: bana Durangon eta Atxondon. Atzo 5.276 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 15 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 143. EAEn hildakoak 1.470 dira guztira (+3)

Azken datuak gauerdikoak dira. Baieztatutako positiboak 462 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 197 (+1)
  • Zornotza: 151
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 9
  • Atxondo: 8 (+1)
  • Berriz: 7
  • Mallabia: 4
  • Mañaria: 3
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!