Durangaldean ez da positibo kasurik egon azken hiru egunetan

Anboto 2020ko mai. 17a, 13:39

Hiru eguneko parentesiaren ostean, azken egunetako datuak gaur jakinarazi ditu Eusko Jaurlaritzak.

Datu horien arabera, azken hiru egunetan ez da positibo kasu berririk izan Durangaldean. Atzoko datu orokorrei dagokionez, 4.090 test egin zituzten Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan eta 58 kasu berri atzeman ziren. PCR bidez atzemandako kasuak 15 izan ziren eta test azkarren bidez baieztatutakoak, 43. Euskal Autonomia Erkidegoan 7 pertsona hil ziren atzo birusaren eraginez. Guztira 1.466 dira Erkidegoan hildakoak. Gainera 48 lagunek zaintza intentsiboetako unitatean jarraitzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!