Osasun saileko azken txostenean ez da koronabirusaren herrikako daturik jakinarazten

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 14a, 13:20

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 18.316 kutsatu  daude Euskal Autonomia Erkidegoan, atzo baino 218 gehiago. Atzo 7.441 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 38 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 180. EAEn hildakoak 1.454 dira guztira (+12).

Orain arte, Osasun Sailak herrikako datuak ematen zituen, baina gaurko txostenean ez du horrelakorik eman. Gainera, ondorengoa jakitera eman dute: "Osasun Ministerioak eskatutako irizpide-aldaketei erantzunez, eguneroko Datu Buletinean bezperako 24: 00ak arte eguneratutako datuak jasoko dira, eta ez 20:00ak artekoak, orain arte egin den bezala. Aldaketa horri esker, egun osoko datuak eman ahal izango dira eta, beraz, pandemiaren eguneroko argazkia zehaztasun handiagoz ezagutu ahal izango da". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!