Positibo berriak atzeman dira Durangon eta Zornotzan

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 13a, 12:43

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 460 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Azken bi egunetan ez da positibo kasu berririk baieztatu eskualdean. Atzo 8.837 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 38 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 302. EAEn hildakoak 1.442 dira guztira (+13)

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 460 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 196 (+2)
  • Zornotza: 151 (+1)
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 9
  • Berriz: 7
  • Atxondo: 7
  • Mallabia: 4
  • Mañaria: 3
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!