Durangaldean ez da positibo kasu berririk izan

Joseba Derteano 2020ko mai. 11a, 12:01

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 457 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Azken orduetan ez da positibo kasu berririk baieztatu eskualdean. Atzo 2.095 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 11 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 31. EAEn hildakoak 1.423 dira guztira (+5)

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 457 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 194 
  • Zornotza: 150 
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28 
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 9
  • Berriz: 7
  • Atxondo: 7
  • Mallabia: 4
  • Mañaria: 3
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!