Positibo berriak atzeman dira Abadiñon, Durangon eta Zornotzan

Ekaitz Herrera 2020ko maiatzaren 10a

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 457 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Azken orduetan positibo berriak baieztatu dira Abadiñon (+1), Durangon (+5) eta Zornotzan (+2). Atzo 6.158 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 45 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 150. EAEn hildakoak 1.418 dira guztira (+15)

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 457 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 194 (+5)
  • Zornotza: 150 (+2)
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28 (+1)
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 9
  • Berriz: 7
  • Atxondo: 7
  • Mallabia: 4
  • Mañaria: 3
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!