Positibo berriak baieztatu dira Atxondon, Durangon eta Zornotzan

Ekaitz Herrera 2020ko maiatzaren 9a

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 449 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Azken orduetan positibo berriak baieztatu dira Atxondon (+1), Durangon (+4) eta Zornotzan (+4).Atzo 9.446 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 53 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 343. EAEn hildakoak 1.403 dira guztira (+13)

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 449 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 189 (+4)
  • Zornotza: 148 (+4)
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 27
  • Zaldibar: 13
  • Iurreta: 14
  • Otxandio: 9
  • Berriz: 7
  • Atxondo: 7 (+1)
  • Mallabia: 4
  • Mañaria: 3
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!