Eusko Jaurlaritzak geo.euskadi.eus atarian bilduta ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako mapa geografikoak. HEMEN sakatuta sartu daiteke bertara.
Nola bilatu norbere udalerria?
- Maparen goialdean eta ezkerrean testua idazteko lauki zuri bat dago.
 - Idatzi lauki horretan bilatu gura duzun udalerriaren izena. Adibidez, "Berriz".
 - "Berriz" idatzita hainbat aukera agertuko dira (kaleak, errekak, ikastetxeak, beste herriren batzuetako plazen izenak,...), baina muga geografikoak zeintzuk diren jakiteko, aukeratu "Udalerria" deitzen dena.
 - Behin hori eginda, udalerri horren muga geografikoak zeintzuk diren bistaratuko du mapa bisoreak. Irudia nahieran handitu daiteke mapa xehetasun osoz aztertzeko.
 
 