Egunotan burubelarri lanean dabiltza, terrazetara aterako dituzten aulkiak eta mahaiak desinfektatzen eta eta lokala garbitzen. Egoera berria da denentzat eta urduri daudela onartu dute Gauargiko Lorena Porrasek eta Herriako Angi Uriak. Bete beharreko arautegiaren gaineko informazioa falta dela uste dute eta herritarrei pazientzia eskatu diete.