6 positibo berri atzeman dira Durangaldean: bina Durangon eta Iurretan; bana Zornotzan eta Mallabian

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 8a, 12:28

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 440 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Atzo 8.018 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 60 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 401. EAEn hildakoak 1.390 dira guztira (+7)

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 440 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 185 (+2)
  • Zornotza: 144 (+1)
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 27
  • Zaldibar: 13
  • Iurreta: 14 (+2)
  • Otxandio: 9
  • Berriz: 7
  • Atxondo: 6
  • Mallabia: 4 (+1)
  • Mañaria: 3
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!