Bigarren egunez jarraian, ez da positibo berririk baieztatu Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 5a, 12:30

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 420 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Atzo 4.598 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 13 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 219. EAEn hildakoak 1.353 dira guztira (+12)

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 420 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 175
  • Zornotza: 138
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 27
  • Zaldibar: 13
  • Iurreta: 12
  • Otxandio: 9
  • Berriz: 7
  • Atxondo: 6
  • Mañaria: 3
  • Mallabia: 2
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!