Otxandion atzeman da azken orduetako positibo berri bakarra

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 3a, 12:25

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 420 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Azken orduetako positibo bakarra Otxandion atzeman da. Atzo 3.514 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 51 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 44. EAEn hildakoak 1.329 dira guztira (+8)

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 420 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 175
  • Zornotza: 138
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 27
  • Zaldibar: 13
  • Iurreta: 12
  • Otxandio: 9 (+1)
  • Berriz: 7
  • Atxondo: 6
  • Mañaria: 3
  • Mallabia: 2
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!