Positibo berriak atzeman dira Elorrion, Zaldibarren, Zornotzan eta Durangon

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 2a, 12:44

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 419 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Kasu positiboak Durangon (+7), Zornotzan (+1) Zaldibarren (+1) eta Elorrion (+1) atzeman dira. Atzo 6.355 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasuak 63 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 147. EAEn hildakoak 1.321 dira guztira (+9)

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 419 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 175 (+7)
  • Zornotza: 138 (+1)
  • Elorrio: 28 (+1)
  • Abadiño: 27
  • Zaldibar: 13 (+1)
  • Iurreta: 12
  • Otxandio: 8
  • Berriz: 7
  • Atxondo: 6
  • Mañaria: 3
  • Mallabia: 2
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!