Baieztatutako 17 kasu berriekin, 400 kutsatuen langara iritsi da Durangaldea

Ekaitz Herrera 2020ko apirilaren 30a

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 400 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Kasu positiboak Durangon (+6), Zornotzan (+7), Iurretan (+1), Berrizen (+1), Atxondon (+1) eta Mañarian (+1) atzeman dira. Atzo 9.645 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. EAEn hildakoak  1.296 dira guztira (+22)

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 400 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 162 (+6)
  • Zornotza: 135 (+7)
  • Elorrio: 27 
  • Abadiño: 26
  • Zaldibar: 12
  • Iurreta: 12 (+1)
  • Otxandio: 8
  • Berriz: 7 (+1)
  • Atxondo: 6 (+1)
  • Mañaria: 3 (+1)
  • Mallabia: 2
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!