Durangon baieztatu da azken orduetako kasu positibo bakarra

Ekaitz Herrera 2020ko api. 28a, 12:21

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 378 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Durangon kasu positibo bakarra atzeman da. Atzo 6.097 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Sendatutakoak edo alta ziurtagiria jaso dutenak 9.974 dira dagoeneko, atzo baino 134 gehiago. 1.255 dira hildakoak

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 378 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 154 (+1)
  • Zornotza: 125
  • Elorrio: 27 
  • Abadiño: 26
  • Zaldibar: 12
  • Iurreta: 11
  • Otxandio: 8
  • Berriz: 6
  • Atxondo: 5
  • Mallabia: 2
  • Mañaria: 2
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!