2 kasu berri baieztatu dira Zornotzan; bat gehiago Abadiñon

Ekaitz Herrera 2020ko api. 27a, 12:48

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 377 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Zornotzan (+2) eta Abadiñon (+1) baieztatu dira kasu berriak. Atzo 3.038 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Sendatutakoak edo alta ziurtagiria jaso dutenak 9.840 dira dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoan. 1.241 dira hildakoak

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 377 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 153
  • Zornotza: 125 (+2)
  • Elorrio: 27 
  • Abadiño: 26 (+1)
  • Zaldibar: 12
  • Iurreta: 11
  • Otxandio: 8
  • Berriz: 6
  • Atxondo: 5
  • Mallabia: 2
  • Mañaria: 2
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!